Klub Atletiko Trintxerpek antolatzen duen lasterketa, Gipuzkoako Challengearen barruko azken-aurreko proba puntuagarria da.
San Pedro Txiki jaiekin bat egingo du aurten probak.
Juanma Acuñaren oroimenez antolatuko du Klub Atletiko Trintxerpek Platako Farolara Igoera. Lasterketa larunbatean lehiatuko da, arratsaldez, 17:30etik aurrera. Ibilbidea, laburra da -4,2 kilometrotakoa-, baina oso malkartsua. Irteera eta helmuga, berriz, toki berean ditu herri krosak: San Pedroko frontoian.
Platako Farolara Igoera Gipuzkoako Challenge-aren barruko azken-aurreko proba puntuagarria da.
Izen-ematea eta sariak
Izen-ematea zabalik da jada
Interneten, baina egunean bertan ere egongo da apuntatzeko aukera. Proba hasi baino 20 minutu lehenago itxiko dute inskripzioa. Horrez gain, Donostiako Laister kirol dendan ere bada izena ematerik.
KATek jakinarazi duenez, parte-hartzaileek kluba Trintxerpen dituen aldageletan dutxatzeko aukera izango dute. Horrez gain, proba bukatuta opariak zozketatuko dituztela iragarri dute antolatzaileek eta garaikurrak lehengo sailkatuei emango zaizkiela zehaztu dute.