Bihar (osteguna) hasiko da hirugarren Atlantikaldia, 18:00etan, Gamon Zumardi inguruan egingo den ekitaldiarekin.
Agirre Lehendakaria plazako oholtza.
Bihar, 18:00etan, hasiko da era ofizialean
Atlantikaldia. Porturatzearekin hasiko da kulturen arteko aniztasunaren jaia, Gamon Zumardiaren parean: bertan Sorginak taldearen perkusio doinuak, Jon Maya dantzariaren eta Errenteria Musikaleko dantza ikasleen performancea, eta Banaiga Banda nahastuko dira (euskara ikasten ari diren herrialde ezberdinetako pertsonek osatzen dute banda), anitz, koloretsu eta eraginkor.
18:00etatik aurrea zenbaezina da ekitaldien zerrenda. Beheko PDFan eskura daiteke egitarau oso-osoa.
Atlantikaldia egitaraua
Bien bitartean, atzo eta gaur azkartu egin dira jaialdiak behar dituen azpiegituren muntaketa lanak. Baina izan dira abian jarri diren beste hainbat jarduera, tartean erakusketak eta bisita gidatuak. Ondokoak, prestaketa lan horien hainbat irudi dira.