Kizkia Eguna ospatuko da igandean, hilak 25, Astigarragan. Ekimen desberdinen artean sagar biltze lehiaketa egongo da eta erronka 700 biltzaile topatzea da. Oiartzun eta Oreretak ere parte hartuko dute.
Igandean, hilak 25, Kizkia Eguna ospatuko dute zortzigarrenez; aurten, Astigarragan. Urtero bezala, jarduera nagusia
kizkiarekin egidako sagar-biltze lehiaketa izango da, ahalik eta “kizki-lagun” gehiago lortzea helburu. Iaz Errenteria-Oreretan elkartu ziren 441 biltzaileak gainditzeko erronka da aurtengoa, 700 biltzailera iristeko asmoarekin.
Lehen Kizki Eguna Oiartzunen orain hiru urte (Arg.: Oskar Zapirain)
Zazpi herrietan ospatu izan da urtero Kizkia Eguna
: Oiartzun, Goizueta, Hernani, Donostia, Usurbil, Orereta eta Astigarragan. Azken honetan sortutako GOLDEA elkarteak bultzatu zuen ekimena, “sagardogintzaren kultura, sagarra biltzeko prozesua eta kizkia bera ezagutarazteko helburuz”. Hala kontatu du
Sagardoaren Lurraldeak. Orain, Hernaniko Sagardo Kofradiak, Donostiako Parte Zaharrean Bizi elkarteak, Usurbilgo Sagardo Eguna eta Oreretako elkarteak ere batu dira.
Igandeko bilkura eta erronkara herrialde guztietako jendea animatzen dute. Parte hartu nahi duen orok
www.sagardoarenlurraldea.eus webgunean edo egunean bertan eman dezake izena. Ekimena 13:00etan izango da, baina egun guztiko egitaraua antolatu dute: marmitako lehiaketa, erronka, bazkaria, zazpi herrien arteko sagargintza desafioa, etab.