Kirol jardueretarako diru laguntzak urrian eskatu behar dira
Urriaren 3tik urriaren 28ra arte zabalduko dute epea. Interesdunek eskaerak Kirola sailean aurkeztu behar dituzte, beharrezko dokumentazioarekin batera.
Balantzea justifikatzeko, gainerako dokumentuekin batera, fakturak edo fotokopia konpultsatuak aurkeztu behar direla ohartarazi du udalak.
Zalantzak argitzeko, Kirola sailera dei daiteke 943 004 330 telefonora zenbakira, edota emaila bidali. Informazio gehiago Pasaiako Udalaren web orrian kontsulta egin.
