Lezoko ludotekan izena eman nahi dutenek Kultura Sailaren bulegora joan behar dute, 08:00etatik 14:00etara.
Lezoko ludoteka.
Lezoko Udalak jakinarazi du ludoteka zerbitzuan izena emateko aukera zabalik dagoela. Hori egiteko interesdunek Kultura Saileko bulegoetara joan behar dute, 08:00etatik 14:00etara dago zabalik bulegoa.
Matrikularen prezioa 50 eurokoa da, bi salbuespenekin: prestazio ekonomikoen onuradunek hobariak izango dituzte, eta familia ugariko kideek beherapenak izango dituzte.
Izena emateko ezinbestekoa da haurrak Lezon erroldatuta egotea, edo Lezoko ikastetxeetan matrikulatuta egotea.
Ludoteka zerbitzua urriaren 3an hasiko da, eta 2017ko maiatzaren 31n itxiko ditu ateak. 16:30etik 19:30era dago zabalik, astegunetan. 3-10 adin tarteko haurrentzako da.