Futbol 7 txapelketa hasiko da igandean. 1000 jolakarik parte hartuko dute, 50 taldeetan banatuta.
Orereta Iturgintza taldea.
Azken hamabost urteetan bezala, aurten ere futbol 7ko txapelketa hasiko da herrian, igandean, Gipuzkoa osoko 1.000 jokalari ingururen parte hartzearekin, 50 taldeetan banatuta. Partidak igandero egingo dituzte 09:00etatik 14:00etara, Beraun eta Fanderiako belar artifizialeko udal estadioetan.
Errenteriako Udaleko Kirol Guneak antolatuko du 2016-2017 denboraldirako XV.en futbol 7 txapelketa. Hamar ekipoz osaturiko bost talde egingo dira. Igandean hasiko den lehen fase horretan maila bakoitzeko azken postuan geratzen diren hiru taldeak beheko mailara jaitsiko dira. Eta bigarren mailako lehen hiruak zuzenean igo egingo dira. Arau berdina beteko da bigarren eta hirugarren mailako lehen eta azken hiru taldeekin.