Oarsoaldeko etxebizitzen energia egoera ikertuko da
Etxebizitzetako energia-egoera ikertuko da Oarsoaldean, eraginkortasuna hobetzeko helburuz.
Etxebizitzetako energia-kontsumoa eta eraginkortasunean eragina duten aldagai batzuk erabili dira azterketa egiteko. Hala nola, eraiki zireneko urtea eta ezaugarri sozioekonomikoak hatu dira kontuan. Azterketa horretatik, energiaren eragina kontuan hartzen duen programa bat diseinatuko da.
Proiektuaren jarraipenean parte hartu nahi duenak doan egiteko aukera izango du Izadi 21 enpresarekin kontaktuan jarriz; 943 48 22 15 telefonora deituz.
