Eskaintza zabala eta malgua prestatu dute aurten ere; urtero legez, bada diru laguntzak eskuratzeko aukera.

Iker Galartza aktorea eta Iraia Oiartzabal moda diseinatzailea dira Pasaiako aurtengo matrikulazio kanpainaren protagonistak.
Hilaren bukaera arte zabalik dago Pasaiako bi euskaltegietan izena emateko epea. Bai Trintxerpeko udal euskaltegian, zein AEK-ko Antxoko Txirrita euskaltegian eskaintza oparoa da, ikasleen askotariko behar eta nahiei erantzuteko aproposa.
HITZAk, Pasaiako Udalarekin elkarlanean, eskaintzari buruzko erreportaje zabala landu du.
Erreportajea osorik, ondoko PDFan.
Pasaiako euskaltegien eskaintza