Errepide eta bideak aldatuko dituzte gaurtik igandera bitarte Atlantikaldia dela eta. Ibilgailu zein garraio publikoari eragingo dio.
Gaurtik, ostirala, igandera arte aldaketak egongo dira Errenteria-Oreretako errepideetan Atlantikaldia jaialdia dela eta.
Ostiraleko 13:00etatik larunbata gaueko 00:30etara itxita egongo da erdigunea, hau da, Maria Lezo, Xenpelar, Foru plaza, Pablo Iglesias, Alfontso XI eta Biteri kaleak. Ordubatak baino lehen bertan lehendik aparkatuta dauden ibilgailuak kentzeko deialdia luzatu dute bide batez. Nafarroa Ibilbidea ere, 20:00etan itxiko da gaur eta bihar.
Garraio publikoak ere ezohiko ibilbidea egingo du. Larunbatean Morrongilletako eta Xenpelarreko geltokia Tulle kalera aldatuko da. Zumardikoa, Gabierrotakoa eta Lartzabalekoa, aldiz, Diputazio plazara aldatuko dira.

Biteri kalea, besteak beste, igandera arte moztuta