Istripua atzo arratsaldean izan zen, Jaitzubian.
N638 errepidean, Hondarribian, motor gidari bat hil zen atzo arratsaldean. Gidaria Errenteria-Oreretakoa zen, gizona, eta 38 urte zituen.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 17:00ak pasatxoan izan zen istripua, Jaitzubian. Motorrak (Kawasaki) eta auto batek (Renault Laguna) elkar jo zuten. Handik gutxira azaldu ziren larrialdi zerbitzuak, eta Bidasoako ospitalera eraman zuten motor gidaria, baina ezin ezer zuten ezer egin haren bizia salbatzeko.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako errepideetan bederatzi motor gidari hil dira aurten.
Bidasoa ospitalera eraman dute motor gidaria