Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Lezo: indar abertzaleen nagusitasun osoa

Lezo: indar abertzaleen nagusitasun osoa izan da. EH Bildu nabarmen gailendu da, eta EAJ bigarren geratu da.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2016/09/25
lezo.hautetsontzia

Lezoko Herri Eskolako hauteslekua.

EH Bilduk irmo irabazi ditu Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak Lezon. 1.154 boto lortuta (2012an 1.210) aurreko hiru hauteskundeetan galdutako lehen postua (Espainiako bi hauteskunde, eta 2015eko udal hauteskundeak) berreskuratu du koalizio subiranistak. Horrela, joera historiko izan dena berriz ere errepikatu da herrian. Bigarren indarra EAJ izan da. Euskal Autonomia Erkidegoko ia herri guztietan, 2012ko hauteskundeekin alderatuz, EAJk gora egin du; ez ordea Lezon, 716 bozetatik 712ra pasatu delako. Hala ere, lasai lortu du bigarren indar izatea. Elkarrekin Podemosena izan da tupusteko handiena, baldin eta aurreko bi hauteskundeekin alderatzen badira datuak (biak Espainiako Gorteetarako hauteskundeak, ekainaren 26koak eta 2015eko abendukoak). Espainiako Gorteetarako bi hauteskunde horietan 1.000tik gora boto lortu zituen alderdi moreak (abendukoetan 1.119 eta ekainekoetan 1.098): gaur, berriz, 484an gelditu da Elkarrekin Podemosekin bat egin dutenen kopurua. PSE-EE ere behera, nabarmen. 2012tik, ia botoen erdia galdu du Lezon, 400etik (2012an) 238ra pasatu da. PPk ere behera egin du, 101etik 88ra egin du atzerako jauzia, 13 boto gutxiago 2012tik. Ciudadanosen agerraldia Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan apala izan da, 36 botorekin. Espainiako hauteskundeetarako bozetan 60 botoen langa gainditu zuten laranjek. Laburbilduz: erabakitzeko eskubidearen aldeko indarrak nagusi, oso nagusi izan dira Lezon. Elkarrekin Podemosen Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako agerraldia uste baino apalagoa izan da, nahiz eta Gasteizko parlamenturako hauteskundeetan aurreko erreferentziarik ez izan, bai ordea Espainiakoetara.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.