Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen parte hartzea 2012an baino murritzagoa izaten ari da 17:00ak arte, Segurtasun Sailaren arabera.
Herritarrak botoa ematen Lezon
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak 17:00ak arteko parte hartze datuak eman ditu: 2012arekin alderatuz, %2,5 jaitsi da parte hartzea Gipuzkoan, eta Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), oro har, %2,8 jaitsi da. Hala, Gipuzkoako parte hartzea %44,5 izan da 17:00ak arte, eta EAEkoa %44,4koa.
2012an, honakoak izan ziren Oarsoaldeko lau herrietako parte hartze datuak botoen zenbaketa osoa egin zenean:
- Errenteria-Oreretan: %59,85
- Pasaian: %57,53
- Oiartzunen: %68,05
- Lezon: %56,86