Joseba Imanol Santosek irabazi du Antxetak antolatutako argazki lehiaketa.
Koadrilen desfilea koloretsua izan da aurten San Pedron.
Asteburuan ospatu dituzte jai txikiak San Pedron eta Antxon. San Pedron, atzora arte luzatu zen festa, eta Antxon, aldiz, larunbatean bukatu ziren jaiak.
Antxotarrek, aurten, nahikoa festa inprobisatuak izan dituzte, baina hala ere gogoak izan duenak izan du parrandarako aukera.
San Pedron ere aitzakiarik ez. Gazte, heldu nahiz haur, gogoa izan duen orok topatu du zerrekin gozatu. Atzo koadrilen arteko estropada bertan behera utzi zuten euriaren ondorioz, baina eguraldi goibelak ez zuen festa zapuztu. Koloretsu egon da asteburuan Arraunlari kalea. Larunbat goizean, berriz, haurren txirrindularitza lasterketak egin zituzten. Denek ala denek primeran pasatu zuten.
Argazki lehiaketa
Aurrez iragarri bezala, Antxeta elkarteak San Pedro Txikiak baliatu ditu ekaineko festetako argazki lehiaketako irabazleak ezagutzera emateko. Joseba Imanol Santos izan da irabazlea,
Etorkizuna argazkiarekin. 16 urtez azpikoetan, berriz, Martin Aldaik irabazi du lehiaketa,
Iñig-Aker irudiarekin, eta azkenik, ikusleek hautatutakoa, Silvia Dominguezen
Maitasuna argazkia izan da.
Antolatzaileek jakitera eman dutenez, 195 pertsonek bozkatu dute lehiaketan, eta parte hartzaileen artean Ruben Hidalgok irabazi du Antxeta elkarteak zozkatu duen bi lagunentzako afaria.