34-28 galdu du Urdulizen kontra.
Ondo jokatu duen arren punturik gabe itzuli da Donibane Eskubaloia Urdulizetik. Euskal Ligan lehen partida izan dute arrosek, eta gogor borrokatu diren arren, garaipenak ihes egin die. Are okerrago,
Iñigo Noguesek orkatilan zaintiratua hartuta zelaia utzi behar izan zuen partidaren lehen erdian.
Lehen unetik aurreratu ziren kontrarioak markagailuan. Atsedenaldira iritsi baino lehen, ordea, aurretik jartzea ere lortu zuten Jesus Pinoren mutilek, 18. minutuan. Abantailak, ordea, gutxi iraun zuen, eta partidaren lehen erdia bukatzerako Urdulizek 16-12 irabazten zuen.
Partidaren bigarren zatia kontrarioak pixkanaka nagusitzen joan ziren. Arrosek arriskuak hartu behar izan zituzten, eta baita horiek garesti ordaindu ere.
Partidaren bukaeran Urdulizek sei golen abantaila zuen alde. 34-28, horixe partidaren azken emaitza.
Hurrengo partida, Tolosaren kontra du Donibane Eskubaloiak etxean.