Bisita gidatuak Errenteria gehiago ezagutzeko, industrializazioak eragin dituenak, hain zuzen. Asteburu honetan hasiko dira, euskaraz zein gaztelaniaz.
Lehen industrializazioak Errenterian nola eragin duen azaltzeko bisita gidatuak antolatu ditu udalak. “Herriaren bizitzaren etapa bat” ezagutzeko aukera ematen duela adierazi dute. Asteburu honetan izango dira lehen bisitak; euskaraz zein gaztelaniaz.
Errenteria-Oreretako fabrika zein lantegi nagusienak ezagutu ahal izango dira
Bidaia bat Manchester Txikira izeneko bisiten proiektuan. Beste batzuen artean, Lino, Niessen, Galletas Olibet eta Lanera lantegien historien berri emango dute. Izan ere, Errenteriak
Mantxester Txikia ezizena izan du urte luzez, fabrika hauen eraginez. Hortik proiektuaren izena.
1845-1936 bitartean herriak bizitakoak kontatuko dituzte, industrializazioaren lehen fase hark Errenteriari utzitakoak, 1936ko gerra iritsi artekoak. “Ez soilik garaiko enpresa nagusiak, herriak bizimoduan izandako eraldaketak kontatuko dira”, adierazi dute: populazioa, ekonomia, langile mugimenduak, emakumeen rolak eta parte hartzea, herri bezala hartutako indarra, migrazio prozesuak, gizarte aldaketak…”, gaineratu dute.
Herria ezagutzeko bisitak duela urtebete hasi zituzten, itsasoarekin lotutako ezaugarriak kontatuz, gehienbat. Oraintsu pasa den
Atlantikaldian Oreretatik itsas-herrira deituriko bisitak eman dira. Hauek presente izango dira hemendik aurrera.
Garazi lopez zinegotzia eta Oihana Artetxe Ereiten enpresako ordezkaria egitasmoa aurkezten
Mantxester txikira bidaia egitasmoa asteburu honetan hasiko da, ordea. Urriak 1, larunbata, euskaraz eta urriak 2, igandea, gazteleraz. Gamon Zumardiaren kioskotik abiatuko dira 11:30ean eta 13:30ean amaituko dira. Hurrengo astebururako ere antolatu dituzte. Larunbata 9an euskaraz eta 10ean gazteleraz. Aurrez izena eman behar dela adierazi dute eta plazak mugatuak direla. 943 44 96 10 telefonora deitu edo
posta elektronikora idatziz egin daiteke. Zerbitzua doakoa izango da.
Bestalde, bisitak modu autonomoan egiteko aukera emango dute URL helbideak Errenteriako leku desberdinetan jarriz.
Ereiten enpresak lagunduta, mugikorrean aplikazioa izateko aukera ere badago, beraz.