1958an jaiotako lezoarrek bazkaria egingo dute urriaren 29an
Bazkaria Donibaneko Ganbara jatetxean izango da. Izena emateko azken eguna urriaren 21a da.
1958an jaiotako Lezoko kintoek bazkaria egingo dute urriaren 29an. Hortaz, urte hartan jaiotakoei animatzeko eskatu diete antolatzaileek, giro ezin hobean garai bateko pasarteak gogoratzeko aukera izango delako.
Urriaren 29ko bazkaria Donibaneko Ganbara jatetxean egingo dute. Prezioa 50 eurokoa da, eta antolatzaileek joan nahi dutenei eskatu diete aldez aurretik diru sarrera egiteko honako kontu korronte zenbakian, Laboral Kutxakoa: 3035 0125 10 1251033098. Urriaren 21era arte jarri dute izena emateko epea.
Informazio gehiago nahi duenak, ondoko telefono zenbakira dei dezake: 605 72 14 87 (Pepi).