Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Euskarazko irakurzaletasunari bultzada eman nahi dio Pasaiak

Herriko ikastetxean, euskaltegiak, liburutegiak, irakurketa kluba, liburu dendak eta udala bildu dira egitasmoaren bueltan.

olatz mitxelena
Pasaia
2016/09/27
Euskarazko Literatura

Herriko hainbat eragile bildu dira euskarazko literatura bultzatu nahi duen egitasmoaren bueltan.

Orriz orri euskara erabili, orriz orri euskara igorri lelopean 16 urtetik gorako pertsonen artean euskarazko irakurzaletasuna bultzatzeko egitasmoa aurkeztu dute gaur Pasaian. Antxoko liburutegian egin dute aurkezpena, ekimena babestu duten herriko eragile guztiak elkartuta. Pasaiako udaleko euskara saileko arduradunak ez ezik, udal liburutegietako arduradunak, ikastetxeetakoak, euskaltegietako ordezkariak, liburu dendetako jabeak eta literatura klubaren ordezkariak izan dira aurkezpenean. “Haur eta gazteen artean ohikoa da euskaraz irakurtzea, baina 16 urtetik gorako herritarrek gaztelaniaz irakurtzen dute batik bat”, azaldu dute. “Ohitura horiek aldatzen laguntzeko ekimena da” Pasaian datozen bi hilabeteetan garatuko dena. Deskontuak Urrian eta azaroan izango da martxan egitasmoa. Bi hilabete horietan zehar, herritarrak, udal liburutegietan euskarazko liburua maileguan hartu eta hura itzultzean, irakurle fitxa bat bete, eta trukean erosketa txekea jasoko dute. Liburutegietako erabiltzaileek, txeke hori erabilita Urdin (Antxo) eta Lema (Trintxerpe) liburu-dendetan  %25 merkeago erosi ahal izango dute euskarazko liburu bat. Deskontu txartela %50koa izan da euskaltegietako ikasleentzat eta mintzalagunentzat. Sariak Horrez gain, kanpaina bitartean, udal liburutegi bakoitzean 30 euroko bi bale zozketatuko dituzte euskarazko literatura maileguan hartzen  dutenen artean. Beraz, guztira, zortzi bale zozketatuko dira hilero, lau 16 urtetik beherako irakurleen artean, eta beste lau 16 urtetik gorakoentzat. Baleak euskarazko literatura erosteko izango dira. Erosketa txekeak erabiltzeko azken eguna abenduaren 31 izango da, baita saridunek balea gastatzeko azken eguna ere. Ekintza bereziak Egitasmoa laguntzeko, eta helburu antzekoekin, udal liburutegiek hainbat ekintza paralelo antolatuko dituzte kanpaina martxan den bitartean. Iragarri dutenez, urriaren 24ean, 25ean, 26an eta 27an, ipuin kontaketa saioak izango dira liburutegietan Patata Tropikala taldearen eskutik. Horiek haurrei zuzenduta. Gazteentzako, aldiz, eta zehazki Batxilergoko ikasleekin, beren gustuko idazleren batekin topaketa-solasaldia antolatuko dutela iragarri dute, eta helduentzako, berriz, San Pedroko eta Trintxerpeko Irakurle Klubak jardueraren bat prestatuko duela aurreratu dute. Zeharkako helburuak Gaur aurkeztu duten egitasmoak, euskarazko irakurzaletasuna bultzatzearekin batera, beste hainbat helburu ditu, hala nola, udal liburutegien erabilera sustatzea, euskarazko literatura ezagutaraztea, euskal  liburugintza indartzea eta herritarren kultur kontsumoan euskararen presentzia indartzea.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.