Batzarra irekia deitu dute biharko (asteazkena, hilak 28(, 19:15ean, kultur etxean.
Antxoko Gure Esku Dago, galdeketaren aurkezpenean
Antxoko Gure Esku Dago dinamikak batzar irekia antolatu du biharko (asteazkena, hilak 28), eta herritar guztiak parte hartzera gonbidatu.
Azaroaren 6rako giza katea antolatu du Demoarsok. Pasaiako badiari buelta ematea da asmoa, eta horretarako, 8.400 lagun bildu. Helburua lortze bidean antxotarren ekarpena antolatu nahi du Antxoko taldeak, eta horretarako da, hain zuzen, biharko batzarra.
Azaroaren 6ko giza katea Demoarsok
martxoaren 19rako antolatu duen herri galdeketaren bidean hurrengo helmuga da.