Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Joseba Fernandez: "Urdaibaik nirekiko oso apustu serioa egin du"

Joseba Fernandez Urdaibaira doa. Hori gaurko albistea arraunean. HITZAk haren lehen iritziak jaso ditu.

Urko Etxebeste Petrirena
Pasaia
2016/09/27
joseba.fernandez

Joseba Fernandez. (Argazkia: bermeorraun)

Gaur bertan jakin da Joseba Fernandezek (Pasai Donibane, 1974) Pasai Donibane Koxtape-San Juan utzi, eta Urdaibai entrenatzen hasiko dela. Bi arraun elkarteek eta Fernandezek berak baieztatu dute berria. HITZAk arraun entrenatzailearen lehen iritziak jaso ditu. Urdaibaira joateko erabakia hartu duzu. Zergatik? Batetik, San Juanen nik jarraitzeko baldintza egokienak ez nituelako izango, eta bestetik, Urdaibaik nire pertsonarekiko oso apustu serioa egin duelako. Ilusioa egin dit apustu horrek, eta gauza guztiak ikusita, eskaintza ekonomikoa barne, aurrerapausoa emateko erabakia hartu dut. San Juanen jarraitzeko baldintza egokienak ez zenituela izango aipatu duzu. Zertaz ari zara? Hori klubaren eta nire arteko gauza da. Nik San Juanen jarraitzeko baldintzak ez direla betetzen esan nahi dut bakarrik. Urdaibai talde irabazlea da, eskakizun maila oso-oso handikoa. Hori badakizu. Bai, noski. Argi dago arraunean kirol arloan egon daitekeen erronkarik zailenetakoa dela Urdaibai entrenatzea. Irabazlearekin berriz ere irabaztea da asmoa, horrek dakarren guztiarekin. Tira, beste antzeko egoera batean egon nintzen Castron 2008tik aurrera eta Juan Mari Etxaberekin batera, eta oraingoan ere ilusio berberarekin noa Bermeora. Urdaibaiko presidenteak esan du klubaren lehen traineruaren bide onari jarraitu, eta harrobia landu nahi dutela zurekin. Haien asmoa da Bermeoko, etxeko arraunlariak, lehen traineruan sartzen joatea. Adibidez, San Juanen edo Hondarribian egiten den bezainbeste ez, baina bai nahi dute bigarren ontzian duten jendearekin lan egin, eta horietatik 2-3-4 edo 5 arraunlari igo lehen trainerura. Hori izan da nik Urdaibairen eskaintza onartzeko arrazoietako bat, harrobi lana. Zer nolako kontratua izango duzu? Urtez urte berrikusiko den kontratua izango dut. Aurrera jarraituko dut gauzak ondo badoaz, eta nik lan egiteko baldintza onak ditudala ikusten badut. Bost urte egin dituzu azken etapan Donibanen: Kontxako eta San Miguel Ligako ohorezko txandan utzi duzu taldea, aurten bandera bat irabazi duzue. Zein da lan horren zure balorazioa? Oso positiboa. Oso zoriontsu izan naiz San Juanen. Amets bat egi bihurtzeko aukera eman didate, eta horrekin pozik gelditzen naiz. Gainera, izan dudan arraunlari multzoa sekula izan dudan onena izan da. Oso jende serioa, konprometitua, ilusioz betea topatu dut, sentimendu eta ilusio handikoa. Haiekin lan egitea plazera izan da, haiek egin dute ia-ia nik baino gehiago. Nik bidea markatuko nien, baina arraunlarien jarrera, batasuna eta taldekideak zaintzeko grinak egin du nire lana asko erraztea. Emaitzak hortik etorri dira. Itzultzeko ateak zabalik dituzu? Espero dut baietz. Ez dut uste San Juanen itxita edukiko dituztenik. Nire kluba da betidanik. Badakit orain minduta senti daitezkeela nire erabakiarekin, baina uste dut ulertzeko modukoa dela. Egoera batzuk sortu dira, eta nirekin klubak bete behar zituen baldintza batzuk ez dira bete. Besterik ez. Gelditzearen artean eta joatearen artean alde handia zegoen, eta guk etxean ere denean pentsatu behar dugu.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.