29 urtez izan zen raketista bezala profesional Maria Luisa Senar antxotarra.
Maria Luisa Senar.
Maria Luisa Senar 29 urtez raketista profesional izandako antxotarra hil da. Pasaiako raketista profesionalen artean aipagarrienetakoa izan zen, Raketistak Lehen eta Orain Kultur Kirol Elkartetik adierazi dutenez. Gaur (asteartea) egingo dituzte hileta elizkizunak, Zarauzko parrokian.
Senar izenez jokatu zuen profesionaletan, 12 urtez Bartzelonan eta gainontzekoak, beste 17, Mexikon. Ospe handiko atzelaria zen. Mexikoko Metropolitano pilotalekuan urte askoz aritu zen irakasle moduan.