San Tomas egunean postua jartzeko deialdia zabaldu dute; gaurtik urriaren 6ra bitarteko epearekin.
San Tomas Batzordeak, gaurtik, hilak 27, urriaren 6ra bitarteko epea jarri du txistorra postua eskatzeko. Gainera, eguna antolatzeko lehen bilerak egiten hasiko direla adierazi dute.
Txistorra postua jartzeko eskaera urriaren 6a baino lehen egin beharko da udaletxeko erregistroan. Eskaerarekin batera jarri nahi den postuaren nondik norakoak aurkeztu beharko direla aurreratu dute. Era berean, azoka antolatzeko bileretara deitu nahi dute jendea: iaz parte hartu zuten elkarteak zein aurte parte hartu nahi dutenak. Postua jartzen duenak antolakuntzan parte hartu beharko duela gogorarazi dute. Lehen bilera urriaren 14an izango da, 19:00etan Merkatuzarren.
San Tomas Errenteria-Orereta