Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Astearteko plenoa Lekuona Arte Eszenikoen Zentroaren alde

Irailerko ohiko udalbatzarrak 8 punturen artean EH Bildu eta Irabaziz alderdiek aurkeztutako mozioa tratatu zuten, Lekuona Arte Eszenikoen Zentroaren proiektuari buruz. Horren aldeko bozkak gailendu ziren.

Ainhoa Mariezkurrena
Errenteria-Orereta
2016/09/29
Orereta Plenoa

Errenteriako astearteko plenoan Lekuona Arte Eszenikoen proiektuaren inguruko bozketan

Asteartean egin zuen ohiko udalbatzarra Errenteriako Udalak. EH Bilduk eta Irabaziz alderdiek aurkeztutako mozioaren inguruan luze jardun ziren; Lekuona fabrika zaharra Arte Eszenikoen Zentro bihurtzearen proiektuaz, hain zuzen. Gehiengoarekin proiektua babestu eta aurrera jarraitzea erabaki zen, baina eman zuen zer esana. Zortzi puntu zituzten prestatuta astearteko plenoan garatzeko. Lehen zazpiak azkar batean onartu zituzten eta azkenak piztu zuen eztabaida. Lekuona fabrika Arte Eszenikoen Zentroa bilakatzeko proiektuan aldaketak egon direla leporatzen dio PSE-EEk EH Bilduri. Kostuan, aforoan, bolumenean eta Diputazioarekin egindako konbenioan batik bat. Julen Mendoza alkateak 17 dokumentu atera zituen plenoan sozialisten argudioak kontraesanez. “Hasieratik zaudete proiektuaren kontra eta gauzak nahasten dituzue zuen intereserako erabiltzeko”, esan zien PSE-EEko kideei, “iritzi publikoa manipulatzen ari zarete eta gauzak argi utziko ditugu”. PSE-EEko Jose Angel Rodriguezek datu desberdinak zituztela ihardetsi zuen, eta beste alderdiek gehiengoa izan arren, ez zutela haien baiezkoa lortuko. EH Bilduk udalbatzarrean gaineratu zuen Lekuona ogi fabrika zaharrarekin zer egin beste alternatibarik ez dela aurkeztu, eta Arte Eszenikoen Zentroa sortzearen proiektua hasieratik aurkeztu zenean aldaketarik ez duela jasan nabarmendu zuen. PSE-EEri Lekuona eraikin soil bat bezala ikusten zuela esan zion, gobernu taldeak “sormena, kultura eta hiri modelo” gisa ulertzen zuten bitartean. Errenteria-Oreretari onurak ekarriko dizkiola gaineratu zuten, Donostiako Arteleku hustearen beharra dagoenez, Errenteriak hartuko lukeela indarra. Herri honek baduela dantzarekin lotura handia zehaztu zuen. PSE-EEk “akatsez beteriko proiektua” dela esan zuen behin eta berriz, eta ez datozela hiri eredu horrekin bat. Bakoitza bere ikuspuntu eta argudioekin, ez zuten gaiarekiko adostasunik lortu. Mendozak, jendea “mareatzeari uzteko” publikoki bilera bat egiteko proposatu zion PSE-EEri, baina sozialisten eledunak ez zuen erantzunik eman. Hala, Irabaziz alderdiak EH Bilduren argudioak babestu eta indartu zituen, eta EAJ ere aldeko azaldu zen. Horrela, bozketak erabaki zuen Lekuona Arte Eszenikoen Zentroaren obrekin jarraitzea.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.