Pasaiak Ahal Du-ren mozioa aurrera atera da PSE-EEren eta EH Bilduren aldeko botoekin.
Motz joan da Pasaian ikasturteko lehen plenoa. Gai zerrendara eramandako guztiak, tramiterakoak, aurrera atera zituen gobernuak, eta eztabaida bakarra, Pasaiak Ahal Du-k aurkeztutako mozioaren harira eman zen. Jaurlaritzak hezkuntza arloko ACEX programan murrizketak egin behar dituela salatu du mozio bidez Pasaiak Ahal Du taldeak, eta mozioa bere egin zuten PSE-EEk eta EH Bilduk. EAJk, baina, “mozio alternatiboa” aurkeztu zuen, “murrizketak baino, aurreikusitakoak, egokitzapenak” direla argudiatuta. EAJren mozioak, baina, ez zituen gainontzeko taldeak konbentzitu.
Aparkalekua aztergai
Gobernu organoen kontrolaren atalean, Izaskun Gomez alkateak jakinarazi zuen udalak aurki esleituko dituela Pasaian aparkalekuaren problematikaren azterketarako lanak.
35.000 euroko partida bideratu dute horretara, eta barruti bakoitzeko ezaugarriak kontutan hartuta ere, irtenbideak Pasaia osorako komunak izatea nahi dutela aurreratu zuen.
Azkenik, biziberritzerako Europako DUSI diru laguntzen harira, aurki ez ohiko udalbatzarra deituko dutela iragarri zuen alkateak.