Langabetuentzat euskara doan ikasteko aukera bermatu du Errenteriako Udalak. Ostiralean amaituko da izen emateko epea.
Errenteriako Udalak, Xenpelar AEKk eta Udal Euskaltegiak langabetuentzat euskara ikastaroak doan eskainiko dituztela jakinarazi zuten. Izena emateko epea irailaren 30ean amaituko da, ostiralean.
Aurreko ikasturtean aritutako ikasle eta irakasleek balorazio ona egin zuten esperientziaz eta aurten ere eman nahi dute aukera. Langabetua izan eta euskara ikasi nahi duenak ostirala baino lehen eman beharko du izena Udaletxeko Euskara Departamentuko lehen solairuan, Herriko Plazan. Eraman beharrekoen artean Lanbidek lan egoeraren inguruan banatzen duen ziurtagiria eraman beharko da (Dardea) eta %85eko asistentzia bermatu. Informazioa nahi duenak ere, udaletxean bertan izango du.
Xenpelar AEK ikasle eta irakasleak