Haur festa eta herri afaria antolatu ditu Trintxerpeko aisialdi taldeak.
Ekaitza taldeko arduradunak Izaskun Gomez alkatearekin XXV. urteurrenaren harira lankidetza hitzarmena sinatzeko unean.
Trintxerpeko Ekaitza Asialdi Taldeak XXV. urteurrena du aurten, eta herritarrekin ospatzeko festa antolatu dute biharko.
Haur festa egingo dute lehenik, Euskadi Etorbidean. 17:30etik aurrera eta 20:30ak bitartean, puzgarriak, zezen-mekanikoa, tailerrak eta beste izango dira Trintxerpeko kale nagusian.
Afaria 21:00etan izango da, Karmengo Aman. Afaria norbere etxetik eraman behar du, eta Ekaitza taldeko arduradunek, afarirako propio atonduko duten taberna kudeatuko du. Saiheski errea ere zerbitzatuko dute.