Emakumeen Etxea sortze bidean, hausnarketa kolektiboa egiten ari da Errenteria. Etxea nolakoa beharko lukeen erabakitzeko. Hurrengo hitzordua, bihar.
Errenteria-Orereta
Emakumeen Etxea sortze bidean da. Eraikin bat baino gehiago dela ulertuta, Udala, herritarrekin biltzen ari da etxea nolakoa izan beharko lukeen eztabaidatzeko. Prozesuaren
bigarren fasea hastear da.
Urriaren 1ean, larunbata, jardunaldi batzuk antolatu dituzte Emakumeen Etxeaz hausnartzeko. Merkatuzarren izango dira 10:00etatik 14:00etara. “Beste Emakumeen Etxeetako esperientziak ezagutzeko aukera izango dugu eta ondoren horietatik ondorioak atera eta gurera ekarriko dugu”, azaldu dute.
Berdintasunerako urratsak ematen jarraitzea helburu ari dira hausnarketa kolektibo hau egiten. Errenteriako talde feminista, emakume talde zein norbanakoei egiten diete bertaratzeko deialdia.
Donostiako Emakumeen Etxeko esperientziak jasoko dituzte bihar Errenterian.