Asuncion Perez 'Choni' flamenkoko dantzari eta irakasle sevillarrak 2 orduko tailerra emango du eta ondoren ikuskizuna eskaini urriaren 9an.
Asuncion Perez Choni sevillarrak tailerra eta ikuskizuna emango ditu.
Errenteriako Udalak, Kukai Dantzak eta Kultura Zerbitzuak bi orduko flamenco tailerra antolatu dute. Asunción Pérez
Choni dantzari eta Sevillako goi mailako Musika eta Dantza Kontserbatorioan irakasle tituludunak emango du tailerra.
Urriaren 9an izango da hitzordua, Niessen Kulturguneko 3.solairuan 11:00etatik 13:00etara. Izena emateko
helbide honetara idatzi beharko da. 3 euroko kostua izango du.
Egun bereko arratsaldean,
Choni-k berak ikuskizun bat emango du:
Reencuentro de
Choni Cía Flamenca. “Emozio berezi, bakar eta desberdinean eragiten didaten pertsonekin berriro elkartzea. Berriro ausartzea, emozionatzea, sentitzea, hori da espektakuluaren funtsa”, dio dantzariak. Niessen Kulturgunean izango da 19:30ean.
Asuncion Perez Choni: Bakarlari gisa hasi zuen bere profesional ibilbidea eta ondoren Mario Maya eta Eva Yerbabuena Konpainien elenkoan parte hartu izan du. Bere dantza,
Escuela Sevillana-ren eredua du; elegantzia, feminitatea, beso eta eskuen mugimenduen menperatzea eta soinekoarekin lortzen dituen mugimenduen maisutasuna agerian uzten ditu.