Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
KulturaPolitika

Julen Mendoza: "Lekuona ez da kapritxoa, proiektu garrantzitsua da".

Lekuona Arte Eszenikoen Zentroari buruzko erabakiarekin pozik baina Udaleko PSE-EEko kideen jarrerarekin kezkatuta azaldu dira kultura zinegotzia eta alkatea.

Ainhoa Mariezkurrena
Errenteria-Orereta
2016/09/30
Lekuona Arte Eszenikoen Zentroaren proiektuari babesa eman zion astearteko plenoan Errenteriako udaletxeak. PSE-EEko kontrako iritzia eta ematen ari den eztabaidaren harira, prentsaurrekoa egin dute goizean Julen Mendoza alkateak (EH Bildu) eta Yon Collar kultura zinegotziak (Irabaziz). Udalbatzarrean hartutako erabakiarekin pozik azaldu dira Mendoza eta Collar. Lekuona proiektua ez dela “kapritxo” bat adierazi dute, Errenteriako 2025 Plan Estrategikotik datorrela eta kultura, ekonomia, politka eta gizarte arloko 268 pertsonen parte hartzearekin kontatzen duela. Proiektuak herriari on egingo diola gaineratu dute, industriaren gainetik kultura eta sormena gailenduko delako eta “hiri-modeloa” hobetu. Hala nola, PSE-EE alderdiaren jarrerarekin kezkatuta azaldu dira eta hor finkatu dituzte prentsaurrekoko hitzak: “PSE-EEren ekarpena funtsezkoagoa eta arrakastatsuagoa izango da modu positiboan eginez gero. Interes politikoaren aurretik, interes orokorra jarriko balute”. Proiektua ahalik eta azkarren eta ondoen ateratzeko beharrezkotzat jo dute hori. PSE-EE “bakar-bakarrik” dagoela gaineratu dute, eta ez dute ulertzen zergatik mantentzen diren jarrera horretan. Hausnarketa bat egitera gonbidatzen dituzte, udaleko kide guztien babesarekin aurrera egiteko.  Era berean, “akusazio larri eta faltsuak” egiteari uzteko eskatu diete: “Ez dakite espedienteko dokumentuak irakurtzen, kontzeptu eta kostuak nahasten ari baitira”. Obren kudeaketan irregulartasunik ez dagoela azpimarratu dute, eta “gardentasunez” jokatzen ari direla.
Lekuona

Yon Collar kultura zinegotzia eta Julen Mendoza alkatea

Erlazionatutako edukiaAstearteko plenoa Lekuona Arte Eszenikoen Zentroaren alde
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.