Oskara ikuskizunari eman diote saria Huescako antzerki eta dantza jaialdian. Kukai Dantza Konpainia errenteriarraren lana da.
Errenteria-Oreretako
Kukai Dantzaren Oskara lanak dantza ikuskizun onenaren saria jaso du Huescako Dantza eta Antzerki jaialdian; Jon Maia taldeko kide eta dantzariak twitterren adierazi duenez.
“Oskara euskal kulturaren zenbait pasarte islatzen dituen instalazio bat da. Mitoak, tradizioak, ikurrak… sorreratik gaur egunera arte, kultura tradizionalaren eta abangoardistaren arteko ibilbide plastiko zirraragarri bat irudikatuz”, hala azaltzen dute
ikuskizuna.
Kukai Dantzaren Oskara ikuskizunean parte hartzen duten dantzariak . Argazkia: Kukai.eus