Astelehenerako bilera deitu dute, 19:30ean, Ertin.
60 lagunetik gora aritu dira Musika Eskola Herritarraren lehen ikasturtean; belaunaldi berriak heztea da xedea.
San Pedroko Musika Eskola Herritarra martxan hasiko da aurki, eta hori dela eta, Proisak bilera deitu du astelehenerako. 19:30ean da bilera, Ertin, edo antolatzaileek dioten bezala, “behin behineko Proisan”.
Asteleheneko bileran iaz musika eskolan aritu ziren guztiak bildu nahi dituzte. Ikasleek izena emango dute, eta era berean irakasleekin ordutegiak-eta adostu. Horrez gain, iazko ikasturteren balantzea egiteko baliatuko dute bilera.
Aurrerago beste bilera ireki bat deituko dutela iragarri dute Proisako kideek.