Kale Gorrian iniziatibaren barruan, kalean lo egiten duten bederatzi lagun aurkitu zituzten joan den astean.
Kale gorrian lo egiten duten bederatzi pertsona kontatu dituzte Errenteria-Oreretan. Argazkia: Alea.eus.
Kale Gorrian iniziatiba egin du lehen aldiz Errenteriako Udalak. Horren bidez, kale gorrian bizi diren pertsonak kontabilizatzea zuten helburua eta aurreko astean (asteazkenetik osteguneko gauera) egin zuten kontaketa hori. Guztira, bederatzi pertsona aurkitu zituzten parte hartu zuten 35 boluntarioek Errenteria-Oreretako kaleetan lotan. Gurutze Gorria, SOS Arrazakeria edota Caritas elkarteetatik, eta alor horretan lanean ari diren beste norbanakoak heldu ziren kontaketa egiten aritu diren boluntarioak eta udalak eskerrak eman dizkie egindako lanagatik.
Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat herritan egun berean egin zen kontaketa hori. SIISek Ikerketa eta dokumentazio sozialen Fundazioak, bi urtetik behin gau berean kontaketa egitea proposatzen du proiektuan parte hartzen duten udalei. Ordutegi zehatz batean boluntarioak kalera atera eta egin dute kontaketa. Bederatzi gizon kontatu dituzte Errenteria-Oreretan guztira, eta guztien egoeraren beri jaso dute.