Eraldaketa Feministarako Eskolak prebentziorako bi tailer egingo ditu bestalde, feminismoaren gainekoa bat, eta autodefentsakoa, bestea.
Emagin elkarteko kideek emango dute ikastaroa
Emakumeen Kulturarteko Taldea hilaren 17an jarriko dute martxan, hirugarrenez. Jatorri ezberdinetako emakumeak euren artean ezagutzea eta sareak sortzea du helburu Eraldaketa Feministarako Eskolaren barruko ekintzak. Hilean behin elkartuko da taldea, hirugarren ostegunean Merkatuzar eraikinean 10:etatik 12:00etara, eta besteengandik ikasteko aukera emango du, “gastronomia, historia, istorioak eta oro har, errenterian ditugun kultur anitzak emakumeen ikuspuntutik balioan jartzeko gunea izango da”.
Saio horietan gainera hizkuntza anizatsuna errespetatuko da eta parte hartzaile bakoitzak bere hizkuntzan aritzeko aukera izango du.
Ez da ordea ekintza hori Eraldaketa Feministarako Eskolak dakarren bakarra. Beldur Barik programaren barruan, prebentziorako bi tailer antolatu ditu:
Ni ez naiz feminista! Ala bai? eta Autodefentsa Feminista. Larunbatean egingo dute lehena (hilak 5) Ianire Estevez Castañok gidatuta Merkatuzarren, 10:00etatik 14:00etara, gazteleraz.
Bigarren tailerra, berriz, autodefentsarena, hilaren 19an egingo dute Erdialdeko Patxiku Zelai emakume Taldearen egoitzan (Tomas Lopez 6), Emaginen eskutik, euskaraz eta 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. bereziki neska gazteei zuzenduta dago bigarren tailerra.
Doakoak dira ekintza guztiak, baina parte hartu ahal izateko izena eman beharko dute interesdunek
posta elektronikoz edo 943 44 95 76 telefono zenbakira deituta.