Giza katerako San Pedrok baditu lekukoen eramaileak. dena prest dute Demoarsoren mobilizaziorako.
Errenteria-Oreretako Zumardian bat egingo dute giza katearen bi muturrek.
Igandean Demoarsoren giza katea egingo dute. Bertan milaka herritar bilduko dira. Katean, lekukoak (bozka eta hautetsontzia) eramateko arduradunak egongo dira, eta San Pedron izendatu dituzte. Honakoak dira: Ane Beristain, Xabi Txintxurreta, Peio Sanz, Estitxu Ledesma, Arantza Zurutuza, Joseinazio Murua, Carmen Arrieta, Axier Enbil eta Ainara Aldanondo (beheko argazkietan daude).
Horrez gain, San Pedroko Gure Esku Dago-k jakinarazi du gaur (ostirala) arratsaldean eta bihar goizean giza katerako zapiak saltzen egongo direla frontoian.