Azken egunotako euri-jasek eragin dute; toki berean izan dira luiziak lehenago ere.

Mendia behera etorri da beste behin Borda Enean
Atzo arratsaldean mendia behera etorri zen beste behin Trintxerpen, Borda Enea kaleko lehen zenbakian. Toki berean lur-jausiak gertatu dira behin baino gehiagotan eta bizilagunek kezkaz bizi dute egoera. Azken egunetako euri-jasek eragin dute mendiaren erorketa.
Lurra errepideraino iritsi da, eta ondorioz, Ekialdebusek zerbitzua eten egin du Trintxerpeko goialdean.