32 urte bete ditu aurten irrati libreak eta "asanbladak atseden hartzea" erabaki duela jakinarazi dute, eta aurki helduko diola irratiak berriz ere programazioari.
Irratiko kide batzuk, emisioak egiten dituzten estudioan.
Zintzilik irratiak etenaldia egin du programazioan, eta azken hilabeteetan musika soilik entzun daiteke bere frekuentzian. 32 urte bete ditu aurten irrati libreak eta “asanbladak atseden hartzea” erabaki duela jakinarazi dute, eta aurki helduko diola irratiak berriz ere programazioari.
“Etxeko lanak” egiten arituko dira bitartean Zintzilik irratiko kideak, eta irratiak eskaintzen duen eredu “kontra informatiboaren” gaineko gogoeta egiten. Horren harira, interesa duen edonoren proposamenak “gustura” hartuko dituztela esan dute eta proiektuan parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak.