Pasaian iazko irabazle berberak ditu Behobia-Donostiak.
Jabier Dominguez pasaitarra (ezkerrean), bederatzigarren postuan sailkatu da Itsuen B2 kategorian.
Pasaitarren artean errepikatu egin da iazko podiuma.
Iaz bezala aurten ere Xabier Yarza (1:15:04) izan da azkarrena mutiletan eta emakumetan Ana Cruz antxotarra (1:28:01) iritsi da helmugara lehen postuan.
Ogi Berri Azkuene taldeko hirukotea nagusitu da nesketan aurten. Bigarren Ima Cruz izan da (1:28:01), eta Edurne Jauregi hirugarrena (1:38:54).
Gizonen artean, berriz, Xabier Ruiz de Aretxabaleta izan da bigarren (1:15:19), eta Beñat Lekue hirugarren (1:18:09).
Elbarrien kategorian, bestalde, Jabier Dominguez Entenza (01:42:52) bederatzigarren izan da Itsuen B2 kategorian.
Pasaitarren sailkapena
Gazteen sailkapena
Patinatzaileen sailkapena
Galeria