Antonio Cortesen No es nada film laburrak jaso du Errenteria Film Laburren Jaialdiko zuzendaritza onenaren saria.
XXI. Film Laburren Jaialdiaren sarituak atzoko ekitaldian.
Jose Antonio Cortes hondarribiarrak
No es nada film laburrak jaso du Errenteria Film Laburren Jaialdiko zuzendaritza onenaren saria. Atzo egin zuten sari banaketa, eta Julen Mendoza alkateak eman zion saria Cortesi. Fikziozko film laburrik onenaren saria, berriz, Javier Fesserren
17 años juntos filmarentzat izan zen, eta Dario Perez Morenoren
Portrait of a wind-up maker izan da animaziozko film laburrik onena.
Euskarazko film laburrik onenak ere izan zuen saria atzo Niessen kulturgunean egindako ekitaldian,
Hamabietan duelua Unai Guerraren lanak eskuratu zuen saria. Dokumental onenarena,
Recauchutados, Carlos Caro zuzendariarenak jaso du eta gazte film onenaren saria,
El canto de la reina, Ines Espinosaren lanak.
Ruben Sainzen
Cirilo filmak bi sari jaso ditu, publikoarena eta Oarsoaldeko film labur onenarena. Aktore onenek ere jaso dute saria: Gizonetan Stefan Pleppek Risky game filmean egindako lanarengatik; eta emakumeetan, Susi Sanchezek, Tras bambalinas filmean egindako lanarengatik.
1,2,3… Atlantikaldian grabatzen lehiaketako sariak
Atlantikaldiaren barruan Ozzinemak lehiaketa antolatu zuen eta bertara aurkeztutako lanak ere atzo saritu zituzten. Adrian Perea eta Paula Lazarok zuzendutako
El amor es jodido lanak irabazi du lehiaketa. Ayar Salazarren,
Ni Maria naiz lanak bigarren saria eskuratu du, eta Iñigo Salaberria, Miren Plata eta Irvin Boneten
Code lanak, hirugarrena.
Film laburren sari banaketaren barruan, aipamen berezia egin zioten antolatzaileek Txema Muñozi bere ibilbide profesionala dela eta. Kimuak, film laburren banaketarako programaren zuzendaria da Muñoz, eta euskal film laburrak munduan barrena zabaltzeko egiten duen lana goraipatu zuten atzoko ekitaldian.