Baionan Ibon Fernandez Iradi aske uzteko eskatuko duen larunbateko manifestaziora joateko autobusak antolatu dituzte.
Aitzol Gogorza eta larri gaixorik dauden beste bederatzi euskal presoen egoera larria salatzeko Sarek egindako agerraldia.
Aitzol Gogorza larri gaixo dagoen eskal presoa etxera ekartzeko eskatzeko baraualdi-mintegia antolatu dute Errenteria-Orereta, Aitzolen Azalera izenburupean. Abenduaren 9tik 11ra egingo dute baraualdi-mintegia Bilgunean (Santa Klara kalea 1), eta
parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute.
Autobusak Baionara
Ibon Fernandez Iradi larri gaixorik dagoen euskal preso lasartearra askatzeko eskatuko dute, bestalde, larunbatean Baionan egingo duten manifestazioan. Horren harira, autobusak antolatu dituzte Errenteria-Oreretan. Interesdunek Landaren eman beharko dute izena. Autobusak, 15:15ean irtengo dira Zumarditik, eta manifestazioa berriz, 17:00etan Baionako Euskaldunen plazatik.