Buffalo, Neila, Syberia, Alma, Le temps du Loup, Hyedra taldeek joko dute.
Kartel-buruen artean, Le Temps du Loup talde madrildarra, lehen aldiz Gipuzkoan.
Gure Bazterrak musika promotora eta Keep An Open Mind blog post rockeroa bigarrenez elkartu dira Kaom Fest jaialdia antolatzeko. Trintxerpeko
Mogambo areto mitikoa aukeratu dute hilaren 19rako antolatu duten kontzerturako. Antolatzaileek iragarri dutenez, “ekitaldiak eszena undergroundaren hoberenetarikoa batuko du”. Alma bikote britaniarrak, Syberia kataluniarrak eta Le Temps du Loup madrildarrak izango dira kartel-buruak, eta ondoan izango dituzte Buffalo, Neila, eta Hyedra taldeak.
Temps du Loup power hirukote instrumentala lehen aldiz heldu da Madrildik Donostia aldera, eta aukera baliatuko dute hurrengo diskoko abestiren bat estreinatzeko.
Euskal eszena ordezkatuz, Neila taldeko bizkaitarrak igoko dira oholtza gainera. Antolatzaileen esanetan, “dudarik gabe Espainiako estatuko eszena Post Metaleko erreferente argiena” dira. Beren azken lana aurkeztuko dute,
Tronos Ardiendo izenburukoa. Buffalo talde zarauztar jazzeroa eta Hyedra donostiar post rockeroak osatzen dute bertako taldeen zerrenda.
Sarrerak 8 euro balio du
aldez aurretik erosita, eta 10 euro egun berean Mogambon erosiz gero.