Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Musikaz eta hitzez jantzi dute Landarbaso 25! proiektua

Hogeita bosgarren urteurrena osapatzen ari da aurten Landarbaso Abesbatza, eta ospakizunen barruan Landarbaso 25! proiektua aurkeztuko du abesbatzak larunbatean Fatimako Andra Mariaren elizan.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2016/11/15
Ion Collar Kultura zinegotzia, Txema Arenzana liburuaren egilea, eta Iñaki Tolaretxipi Landarbasoren zuzendaria atzoko agerraldian.

Ion Collar Kultura zinegotzia, Txema Arenzana liburuaren egilea, eta Iñaki Tolaretxipi Landarbasoren zuzendaria atzoko agerraldian. Argazkia: Carrera.

Hogeita bosgarren urteurrena osapatzen ari da aurten Landarbaso Abesbatza, eta ospakizunen barruan Landarbaso 25! proiektua aurkeztuko du abesbatzak larunbatean Fatimako Andra Mariaren elizan. Abesbatza izanik, goi mailako musikarekin jantzi dute  urteurrenaren ekitaldi instituzional garrantzitsuena izango dena, baina baita hitzekin ere. Izan ere, larunbatean eta kontzertuaren barruan Landarbasoren ibilbidea biltzeko Txema Arenzana errenteriarrak idatzi duen liburua aurkeztuko dute. Landarbaso 25 urte liburua larunbat arratsaldean bertan jarriko dute salgai 15 euroan. Landarbaso 25! proiektuaren barruan Kontari egitasmoa aurkeztuko dute jendaurrean. Aurtengo urrian jarri zuen Landarbasok martxan Kontari, 9 eta 13 urte arteko gazteak biltzen dituen abesbatza, eta lehen aldiz abestuko du publikoan.  Josu Elberdin konpositoreak larunbateko ekitaldirako espreski sortu duen Te Deum obra estreinatuko du, gainera, Landarbasok: “Hiru abesbatza eta pianoarentzat idatzitako obra Landarbasotik pasa diren 26 abeslari ohietako batzuk eramango dute oholtzara. Gaur egungoa izango da abesbatza nagusia, eta berarekin batera arituko dira Landarbasoren lehenengo urteetako abeslariak (1991-2003), eta bigarren aldikoak (2004-2015). Kontzertuaren bigarren zatian John Rutterren Magnificat lana entzun ahalko dute bertaratzen direnek. Miren Urbieta soprano bakarlariarekin batera, Kaabestri Ensemble eta emanaldirako bereziki etorritako beste instrumentistak arituko dira. Larunbateko emanaldian  Landarbaso osatzen duten kide guztiek abestuko dute, Kontari, gazte taldea eta Landarbasok, 106 kidek guztira. Emanaldia EITBko kazetaria den Juan Carlos Etxeberria kazetariak aurkeztuko du eta sarrerak dagoeneko salgai dira 7 euroan Niessengo takilan, asteartetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta larunbatean 10:00etatik 13:00etara. 12 urte arteko aurren sarrerak, 3 euro balio dute. Emanaldia baino ordubete aurretik ere erosi ahalko dira sarrerak elizan bertan. Erakusketa eta kontzertu solidarioa Urteurrena ospatzeko antolatutako ekintzen barruan, Landarbaso abesbatzaren ibilbidea biltzen duen erakusketa antolatuko duela taldeak iragarri dute arduradunek, eta baita gabonetan egingo duten kontzertu solidarioa. Orain arte berriz, eta urteurrenaren barruan,  Konplize ditut eta… diskoa kaleratu, Munduan 1 eta 2, Ez Dok Hamahiru, San Inazio eguneko kontzertu berezia eta Donostiako Musika Hamabostaldian emanaldia egin ditu abesbatzak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.