Zenbaketa epean izandako bataz bestekoa mantenduz gero, urtean bizikletan egindako 500.000 joan etorri erregistratuko liratekela esan du udalak.
Geroz eta pertsona gehiagok erabiltzen dute bizikleta lanera edo ikastera joateko.
Udal bizikleta sarearen erabileraren jarraipena egin du Errenteriako Udalak. Bizikleten zenbaketa sitematikoa egin du horretarako Mugikortasun Iraunkorrerako Europako Astearen barruan, eta lortutako datuek aurreikuspenak gainditu dituzte. Bi asteko epean, eguneko batez beste 1.400 bizikleta zenbatu dituzte hiru puntu estrategikoetan egindako neurketan. Santa Klara plaza, Matxaingo biribilgunean zenbatu da kopururik altuena, eguneko 800 bizikleta kontatu dituzte bertan. Nafarroa Etorbidea alaberga aurrean izan da bizikleta erabiltzaile gehien aurkitu dituzten bigarren puntua, 400 guztira eguneko. Azkenik, Biteri kalean 200 zenbatu dituzte.
Irailaren 23a eta urriaren 6aren artean egin zituen udalak kontaketak.
Garraiobide gisa erreferentzia hartzen ari dela herrian bizikleta nabarmendu dute, “lanera eta ikastera joateko erabiltzen dute askok, kirol eta aisia arrazoiez gain Irailaren 28an 08:00etatik 20:00etara 67 bizikleta zenbatu ziren orduko, eta joan etorri handiko unetan bizikleta bat 30 segunduko”.
Euriak ere ez omen du gehiegi eragiten bizikletaren erabileran, “bizikletan ibiltzen direnen %60ak eguraldi txarrarekin erabiltzen duela baieztatu dugu”. Zenbaketa epean izandako bataz bestekoa mantenduz gero, urtean bizikletan egindako 500.000 joan etorri erregistratuko liratekela gaineratu du udalak.