Sail ofizialeko azken lanak gaur emango dituzte.
Zinemazaleek gaur plan ederra dute Trintxerpen. Ikuskak emanaldi bikoitza programatu du gaurko. Lehena, 20:00etatik aurrera
sail ofizialaren lehiarako hautatu dituzte sei filmen emanaldiarekin, eta bigarrena, gauena, 22:30ean,
Jakin mina pizten duen bat izenburupean beldurrezko eta intrigazko zazpi film labur ikusteko aukera izango da.
Film laburren jaialdia bihar bukatuko da. 19:00etan jakinaraziko dute epaimahairen erabakia, eta ondoren sari banaketa izango da. Azkenik film labur sarituen proiekzioa izango da.
Emanaldiak, beti bezala, Trintxerpeko alkateordetzan, doan.