Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Juan Carlos Rubio: "Ezagutzen ez denari beldurraz ari da ‘Arizona’"

Errefuxiatuak, migranteak, mugak, itxaropena eta indarkeria. Horiek dira ‘Arizona’ antzerkiaren oinarriak. Bihar Lezon ikus daiteke.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2016/11/18
junacarlos.rubio

Juan Carlos Rubio. Argazkia: Sergio Parra.

Goi mailako antzerkia bihar Lezoko Gezala Auditoriumean, Histrión taldearen eskutik. Juan Carlos Rubiok kordobarrak 2005ean idatzi zuen Arizona lana, Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) estatu horretako mugan zegoen gatazkaz arduratuta: mugaren Mexikoko aldetik zetozenak kanporatzeko herritarren patruila armatuak sortu zituzten. Juan Carlos Rubio gidoigile eta zuzendariak eman dizkio lanaren gaineko xehetasunak HITZAri. Arizona mugak zaintzeari buruzko antzerki lana da, mugetatik haraino etor daitekeenaren beldurraz ari da. Baina zein da beldur horren arrazoia? Ezagutzen ez denari beldurraz ari da Arizona. Galdera asko planteatzen dira lanean, dogmak zalantzan jartzen dira, eta adierazi nahi dena da arrazonamendurik gabeko sinesmenek ez dutela ezertarako balio. Arizona-k planteatzen duena da ezagutu nahi ez dugunaren gaineko beldurra izaten dugula. Mexiko eta AEBko Arizona estatuko muga da lanaren oinarria, muga fisikoa baino, burukoa. Eta horren inguruan sortu den indarkeriaz eta zentzugabekeriaz mintzo da. Lanaren bi protagonistak, George eta Margaret, irmo hasten dira euren lurraldea defendatzen kanpokoen kontra. Baina Margaret zalantzak izaten hasten da… Margaretek sentitzen duena gizaki guztiok sentitzen dugu. Gure bizitzako une askotan gauzak zalantzan jar ditzakegu, edo galde diezaiokegu gure buruari ea zertan ari garen: hori sentitzen du Margaretek. Galdetzen hasten da Mexikotik datorrena nor den, zergatik jauzi egin nahi duen AEBetara, zerk eraman duen bidai hori egitera. Margaret niretzat itxaropenaren irudia da, mundu hobe eta justuago baten esperantzaren irudia. 2005ean idatzi zenuen Arizona.?Baina bertan esaten direnek zentzu osoa dute egun, AEBtan eta Europan.Arizona izena du lanak, baina Mediterraneoan eta Europan gertatzen ari dena antzekoa da. Izugarria da hori guztia. Gainera, orain, Donald Trump-en etorrerarekin uste dut indar handiagoa hartu duela Arizona-n esan nahi denak. Ikuskizuna gogorra, baina beharrezkoa dela esan duzu. Beharrezkoa da konturatzea egunero telebistan ikusten ditugun errefuxiatuen irudi horiek konpontzea denon ardura dela. Kontzientzia hori piztu nahi du lanak, eta antzerkiak uste dut horretarako ere balio behar duela, kontzientziak astintzeko, eta noski, entretenitzeko.  

Fitxa

Non eta noiz. Bihar (larunbata), 20:00etan Lezoko Gezala Auditoriumean. Zortzi euro. Gazteleraz da Partaideak. Zuzendaria eta gidoilaria: Juan Carlos Rubio; Aktoreak: Histrión Teatro konpainiako Gema Matarranz eta David Garcia-Intriago.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.