Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Pilartxo andereñoari, kantuz

Ondartxo Abesbatzak antolatutako XXXI. Musika Abesbatza Asteak Pilartxo Arratibel eta Pasai San Pedroko Dunixi ikastola omenduko ditu, gaur zortzi.

olatz mitxelena
Pasaia
2016/11/18
Pilar Arratibel, pilartxo

Pilar Arratibelek, Pilartxo andereñoa, bere etxeko gela batean antolatu zuen ikastola.

Hilaren 25ean 92 urte beteko ditu Pilar Arratibelek, Pasaian denek Pilartxo andereño izenez ezaguna. Egun berean omenaldia eskainiko dio San Pedroko herriak, Ondartxo abesbatzak antolatutako XXXI. Musika Abesbatza Astearen barruan. Garai hartan beste emakume askok egin zuten antzera, duela 50 urte, euskal hezkuntza sistemaren sustatzaile nagusienetakoa bihurtu zen Pilar Arratibel, ia ezustean. Artean San Pedroko parrokian katekista zela, 1966. urtean, San Pedroko haurren euskarazko heziketaz arduratzeko eskatu zioten, kristau ikasbidea euskaraz erakusten zuelako ordurako. Garaiko apaizak eman zuen bere izena, ordurako Elbira Zipitriaren arrastoari jarraituta San Pedron ikastola sortzeko asmoz antolatzen hasiak ziren lagunen eskaerari erantzunez, Pilartxo  Arratibel, «katekesia euskaraz emateaz gain, haurrekin oso ongi moldatzen zelako». Euskaltzalea eta kristaua Pilartxori kosta egin omen zitzaion baiezkoa ematea hasiera batean, baina gerora berak aitortu izan duenez, «euskarari eta San Pedroko herriari» zion maitasunak bultzatuta erabaki zuen konpromiso hura bere gain hartzea. Eta horrela, bere baiezkoarekin abiatu zen San Pedron lehen ikastola izan zenaren ibilera, 1966. urteko irailean, San Pedroko frontoiko zumardian, Pilar Arratibelen etxeko gela batean. Geroztik haur sanpedrotar belaunaldi askoren heziketaz arduratu zen Pilartxo. Hasieran maistra titulurik ez zuenez, ikastolen dinamikari buruzko guztiak ikasteko 1966an gaur egun Santo Tomas Lizeoa den horretan egin zituen ikasketak, Karmele Esnalekin batera, hiru hilabetez.
Dunixi ikatola, pilartxo andereñoa

San Pedroko Dunixi ikastolako lehen taldea, 1966/67 ikasturtean.

Jardunean ikasiko zuen hortik aurrera gainontzeko guztia, eta ez edonola. San Pedron Pilartxo andereñoa-ren ikasleak izandako denek ondo gogoan dituzte beren irakaspenak. Harrerak, agurrak, eta bereziki berak ikasleentzat propio asmatutako kantak iltzatuta geratu dira betiko askoren gogoan. Horiek guztiak kontatu eta kantatuko dituzte gaur zortzi San Pedroko elizan Pilar Arratibeli egingo dioten omenaldian, ikasle ohi askoren partaidetza aktiboarekin. Dunixi ikastola Dunixi izena jarri zioten duela 50 urte Pilar Arratibelen ardurapean abiatu zen ikastolari, Ondartxo Abesbatzako presidente Jose Ignacio Elortegik kontatu duenez, «Dunixi Inda margolari sanpedrotarraren omenez».
Pilartxo andereñoa

Pilartxo andereñoa, ikastolan sortu zuten dantza taldearekin

San Pedron ikastolaren sustatzaile izan zirenek —horiei guztiei ere aitortza egingo zaie datorren asteko omenaldian— euskara eta euskal kultura batu nahi zutelako aukeratu zuten ikastolarentzako izen hura, «San Pedrok euskal kulturan izan duen izen handienetako baten omenez». Dunixi ikastolak bi ikasturte egin zituen, lehenbizikoa Pilar Arratibelen etxeko gela batean, 3 urteko hamazazpi ikaslerekin, eta bigarrena, Elortegik ondo gogoan duenez, San Pedroko udal liburutegian: «Kalparran hasi ziren, garai bateko udal liburutegian». Haurren kopurua handitu zenez, garai hartako Andres Aramendi alkateak utzitako lokalean egin zuten bigarren ikasturtea. Alkate hura, frankismo garaikoa izanik ere, ikastolarengatik asko egin zuela esan izan du Pilar Arratibelek ikastolaren hastapenengatik galdetuta. Txikitik handira Hirugarren ikasturtea abiatzearekin batera, hirugarren egoitza estreinatu zuen San Pedroko ikastolak, baita izen berria ere. Kepa Deun ikastola izendatu zuten orduan, baina ez kasualitatez. 1968ko abuztuaren 9an ikastolak debekatu zituztenez, udalaren lokala galdu eta apaizaren etxean antolatu zuten ikastola berria, elizaren ardurapean.
Pilartxo andereñoa, dunixiikastol

San Pedroko jaietan ere parte hartzen zuen ikastolak

Egungo zaharren etxean ere aritu ziren andereñoak lanean, 1970-71 ikasturtean. Ordurako hiru ziren San Pedron: Pilartxo Arratibelekin batera, Felisa Ruiz de Oña, eta Amaia Lasa. Pasaiako beste barrutietako ikastolen baturaz sortuko zen handik gutxira egungo Pasaia-Lezo Lizeoa, baina, beste egoitza bat ere izan zuen aurretik ikastolak San Pedron, 1973-74 ikasturtean, Esnabide kalean. Garai zailak izan ziren, baina gogoangarriak. Diru faltari aurre egiteko txabol sotoak, Marmitako Txapelketak… era guztietako ekitaldiak antolatzen zituzten herrian. Inspektoreen bisitei, bestetik, elkartasunez erantzuten zieten orduko maistrek, ederki antolatuta, titulua zuten irakasleak titulu gabekoak ordezkatuz, eta gelak ezusteko bisitetarako propio apainduta. Musikaren irakaskuntza Pedagogiaren ikuspegitik ere, dena sortzeko zegoen orduan. Martin txilibitu eta Xabiertxo, bi liburu eta ipuin bakan batzuk baino ez. Baina garaiko maistrek gabeziei ahal bezala erantzuten asmatu zuten.
Txango asko egiten zituzten, gurasoek lagunduta

Txango asko egiten zituzten, gurasoek lagunduta

Pilartxo andereñoaren kasuan, bere ikasle denek gogoratzen dute eskolak emateko orduan musika eta kantak asko erabiltzen zituela. Xilofonoa, txirulak eta txistuak, eskura zituen musika tresna denak erabiltzen zituen gelan. Kanta asko asmatu zituen Pilartxok ikastolarako —erreportaje honen amaieran argitaratutakoa kasu— eta kantatzea maite zuelako, kantuz itzuliko dio herriak eskuzabaltasunez urte askoan emandakoa.

Pasaia

Pasaian jaio gera bai erri alaia San Pedrotarrak gera zintzo ta leialak Pasaiak iru txoko San Pedro ta San Juan ta irugarrena Antzio irurak anaiak.

Pasaia gora gora Pasaia Sanpedrotarra gera.

Pasaitarrak nahi degu alkar maiteaz bizi gorrotorikan gabe jokatuaz garbi Gure aurreko zarrak esan dezaten goitik Bejun dezaizutela! Jarraitu ola beti.

Pasaia gora gora Pasaia Sanpedrotarra gera.

1973ko maiatzaren 29a

Pilar Arratibel (Pilartxo Andereñoa)

Gaur Oskarbiren kontzertua eta bihar, II. Aita Manuel Eguna

ita Manuel eta bere arraunlariak

Aita Manuelen oroigarria jarriko dute bihar Torrean, argazkian ageri den irudiarekin.

Euskara ardatz programatu ditu Musika Abesbatza Astearen barruko guztiak Ondartxok .Gaurko kontzertuarekin euskal kantagintzari egingo diote keinu Badira urte batzuk San Pedroko Musika Abesbatza Astea zazpi egunekoa izateari utzi eta denboran luzatu zela, ekitaldi gehienak asteburuetan programatu ahal izateko. Aurten ere hala egin dute. Ondartxo abesbatzaren presidente Jose Ignacio Elortegik azaldu duenez, «zaila izaten delako taldeak lan egunetan ekartzea». Honenbestez, hainbat ekitaldi ospatu dituzte jada, Errenteriako-Oreretako Andra Mari Abesbatzaren kontzertua kasu. 50 urte bete ditu aurten koral horrek, eta Ondartxok hastapenetatik bidelagun izan duen abesbatzari toki egin nahi izan dio aurtengo programazioan. Txiki geratu zen San Pedroko eliza lehengo larunbateko kontzertuan. Ikus-entzunezkoek ere izan du tokia aurtengo egitarauan. Bertsolari filma eman zuten udal aretoan, Asier Altuna zuzendaria bertan zela, eta atzo, berriz, Ez Dok Amairuri buruzko dokumentala, Amets Arzallusek zuzendutakoa. Baina San Pedroko astea ohikoa baino luzeago denez, oraindik ere bada non hautatu. Gaur, esaterako, kontzertua emango du Oskarbi taldeak San Pedroko elizan, taldearen sorreraren 50. urteurrena ospatzeko landu duten ikuskizuna aurkezteko. Taldeko abeslari beteranoak instrumentista ugarik lagunduta igoko dira elizako korora. Bihar, Aita Manuel Eguna Iaz ospatu zuten San Pedron lehenbizikoz Aita Manuel Eguna, eta Jose Ignacio Elortegik aurreratu duenez, urtero-urtero haren aldeko egun bat egitea da asmoa. Aurtengoa biharko antolatu dute. Eguerdian hasiko da festa, herriko txistularien eskutik. Kalea girotu eta herritarrak Torrera bidean jartzea da asmoa, han patroi handiaren omenez plaka jartzeko. Herritarrak bertaratzera gonbidatu ditu Ondartxo abesbatzak, eta balkoietan bandera moreak jartzera. Arratsaldean, azkenik, arraunari buruzko film laburren proiekzioa izango da Udal Aretoan, Aita Manuel omenez. Egitaraua
  • Gaur Oskarbiren kontzertua. 20:00etan, San Pedroko elizan.
  • Bihar II. Aita Manuel Eguna. 12:00etan txistularien irteera, eta 13:00etan Aita Manueli omenaldia, Torrean. Plaka bat jarriko dute haren omenez, ekitaldia musikaz girotuta. 18:00etan, azkenik, udal aretoan, arraunari buruzko filmeen emanaldia: Iraila, Asier Altuna eta Telmo Esnalena (Moriarti Produkzioak); La ballena real, Julio Medemena (Moriarti Produkzioak); Regatas en San Sebastián 1930, Jose Egia Monzonisena.
  • Hilak 24, ostirala Pasaia Gazte Abesbatza. 12-13 urte bitarteko herriko haurren abesbatzaren emanaldia, 20:00etan, San Pedroko elizan.
  • Hilak 25, larunbata Pilartxo andereñoari omenaldia. Pilar Arratibeli omenaldia eta Dunixi ikastolaren sorreraren bultzatzaileei aitortza, San Pedroko lehen ikastolaren 50. urteurrenean, 20:00etan, San Pedroko elizan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.