Aitoren Bordaren kudeaketa eramateko eskaerak hilaren 25era aurkez daitezke, udaleko erregistroan.
Aiton Bordaren ataria.
Lezoko Udalak Aiton Bordaren tabernaren ustiaketa, atezaintza eta garbiketa zerbitzuak esleitzeko lehiaketa publikoa abian jarri du, prozedura ireki bidez eta izapide urgentearekin.
Horiek kudeatzeko proposamenak helarazteko epea zabalik dago, hilaren 25era arte (egun hori barne). Dokumentu guztiak udaleko erregistroan aurkeztu behar dira, 08:00etatik 13:00etara.
Baldintzak zeintzuk diren jakiteko eta dokumentazioa lortzeko
udalaren webgunean esteka prestatu dute.