San Pedroko Antxeta elkarteak pintxo lehiaketa antolatu du.
San Pedroko Antxeta elkarteak pintxo lehiaketa antolatu du, pintxo irabazleak elkartea ordezkatu dezan, eta aurrerantzean elkartean zerbitzatzeko.
Pintxo irabazlea.
Ostiralean egingo dute lehiaketa (hilak 25), 20:00etatik 20:30era. Parte hartzea libre da eta ez da aldez aurretik izena eman behar. Taldeka edo bakarka parte har daiteke, eta gehienez bi pintxo aurkez daitezke.
Pintxo bakoitzeko hiru ale aurkeztu behar dira, eta plater azpian, gutun-azal itxi batean, parte hartzailearen izen-abizenak, telefono zenbakia eta pintxoaren izena.
Irabazleak lau lagunentzako pintxo afaria eta ardo sorta bat eskuratuko ditu. Horrez gain, antolatzaileek aurreratu dute, Antxeta elkarteak antolatutako pintxo pote batean pintxo irabazlea dastatzeko aukera zango dela.