Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Sorkuntza eta kolaborazioa bertatik bertara ezagutzeko

Torrekuak ateak parez pare zabalduko ditu asteburuan. Zehazki, Habian! proiektuaren barruan abiatutako Fabrika Kreaktiboa bertatik bertara ikusi eta han lanean ari diren artisauen lana zuzenean ezagutzeko aukera izango dute interesa dutenek.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2016/11/21
Julen Mendoza alkatea eta Ainhoa Aizpuru diputatua

Julen Mendoza alkatea eta Ainhoa Aizpuru diputatua Habian! proiektuaren aurkezpenean.

Torrekuak ateak parez pare zabalduko ditu asteburuan. Zehazki, Habian! proiektuaren barruan abiatutako Fabrika Kreaktiboa bertatik bertara ikusi eta han lanean ari diren artisauen lana zuzenean ezagutzeko aukera izango dute interesa dutenek. Bi tailer ditu Fabrika Kreaktiboak, bata ehungintza lantzeko, eta bestea, bitxigintzarako. Tailer horietan, sortzaileek produktuak ekoitzeko behar duten makineria dute eskura eta bertan lan egiteko aukera, elkarrengandik ikasiz eta kolaboratuz. Ehungintza tailerraren barruan lau lanpostu sortu dituzte, eta sei bitxigintzan. Profesionalizatzeko bidean edo profesionalizatu berriak diren proiektuei eskaintzen diete bertan lan egiteko aukera, gehienez hiru urtez. Sortzaileek epe luzeko proiektuen oinarriak sendotzea du helburu proiektuak, gero beren kabuz jarraitu eta jarduera ofizio iraunkor bilaka dezaten. Oarsoaldea, Easo Politeknikoaren, AEG Ikastetxearen eta Artiolaren aholkularitza jasotzen dute gainera. Bisitak hilaren 25etik 27ra egingo dituzte. Ostiralean 16:30etik 20:30era eta larunbata eta igandean 10:30etik 14:30era eta 16:30etik 20:30era izango dira zabalik Torrekuako tailerrak bisitarientzat. Tailerrak bisitatzeko interesa izanik asteburuan ezin duten pertsonek Oarsoaldearekin harremanetan jar daitezke posta elektronikora mezua bidalita edo 943 49 41 26 telefono zenbakira deituta. Ekintzailetasun Kolaboratiboaren poloak joan den martxoan hasi zuen bidea. Euskal Autonomi Erkidegoko (EAE) elkarlaneko artisau eta sormen lanbideetan eta teknologia berrien esparruko elkarlaneko lehen hazitegia izan da Torrekuakoa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.