Pasaiako liburutegiek LIII. Gabonetako Marrazki lehiaketa antolatu dute.
4-14 urteko haur pasaitar guztiek har dezakete parte udal liburutegiek antolatu duten lehiaketan. Herriko ikastetxeren batean dauden haurrek bertan egingo dituzte marrazkiak eta beste herri bateko ikastetxeren batean ikasten dutenek Pasaiako lau liburutegietako batean hartu dezakete marrazkia egiteko lamina, eta han bertan entregatu beharko dute ostirala baino lehen (hilak 25).
Abenduaren 1ean (osteguna) Izaro Mariezkurrena, Marisa Prego, Jose Mensuro eta Jose Antonio Garcia Marcosek osatutako epaimahaia bilduko da marrazki irabazleak aukeratzeko eta abenduaren 15ean sari banaketa egingo da Antxoko liburutegian, 18:30ean.
Marrazki irabazleak ikusgai jarriko dituzte lau liburutegietan.