Lezon Ondo Ai Gea taldeak alkateari leporatu dio udal erregistroan sartutako bi puntuko eskaera oraindik erantzun ez izana.
Lezon Ondo Ai Gearen aldekoak, plazan, herri argazkian.
Lezon Ondo Ai Gea taldeak “errespetu falta” leporatu dio Jesus Maria Martiarena alkateari. Taldeak esan duenez, 15 egun badira bi eskaera zehatzetik agiria erregistratu zuela udalean, “bere eskuetan izan duela jakin arren, ez dugu bere deirik jaso”. Agirian taldeak eskatzen zituenak honakoak dira: “Hondakinen mahaia ahalik eta azkarren deitzea; eta hondakinen bilketaren gainean luzera begirako eta bereizketa maila altua izango duen sistema bat adostea”. Taldearentzat, “lotsagarria eta salagarria” da alkatearen jarrera.
Eskaeraren gaiaz gain, “gauza batzuk gogorarazi” nahi izan ditu taldeak. “Lezo Garbiako kide zenean herri galdeketa eskatzen zuela gogoratzen al da Martiarena jauna? Eta hau egin ezean atez ateko sistema ezartzea inposizioa zela? Gogoratzen al du Martiarena jaunak hark udalera aurkeztu zuen programak herri galdeketa agintzen zuela?”.
Hori dela eta, “kontrolik gabeko bosgarren edukiontzia” 2017. urtean ezartzea “inposaketa” dela uste du taldeak, “hondakinen mahairik egin gabe, galdeketarik egin gabe eta inolako parte hartze prozesurik gabe egin gabe”