Hainbat jarduera antolatu dituzte San Pedron datozen asteotan, Proisako orubea izandakoa biziberritzeko.
Imanol Carballoren musika emanaldia, Proisa Egunean.
Mural erraldoi bat margotuko dute larunbatean (hilak 26) San Pedron, Proisakoa izan zen orubean, eta ondoren, pareta berean bulderra atontzeko asmoa dute (abenduaren 17an), herriko eskalatzaileen laguntzaz. Horrez gain, santomas azoka eta sanpedestre lasterketa antolatuko dituztela iragarri berri dute Proisako kideek.
Jarduera hauek guztiak auzolanean antolatuz bultzada eman nahi diote Proisako orubeari, ingurua biziberritu eta bide batez
iaz martxan jarri zuten eskola herritarrarentzat musika tresnak erosteko dirua biltze aldera.
Horretarako, baina, Santomas azoka eder bat antolatu nahiko lukete abenduaren 17arako; taloak, salda, babarrun-jatea… eta horiek guztiak antolatu ahal izateko bilera batera deitu dituzte herritarrak, hilaren 28an, astelehena, 19:30ean, Ertin. Bide batez, “makrotxarangaren” lehen emanaldia Santomas azokaren horretarako iragarri dute.